Skip to main content

13/13 auziko defentsak eskatu du frogak baliogabetzeko eta auzipetuak absolbitzeko

Politika

13/13 auziko epaiketaren azken saioa izan da gaurkoa. Uztailean abiatu zen epaiketa gaur bukatzea espero da, eta sententziaren zain geldituko litzateke auzia. Sei euskal herritar epaitu dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean euskal presoekin bitartekaritza lana egiteagatik ETAko kide izateaz akusatuta.

Gaur eta atzo defentsaren abokatuek hartu dute hitza. Hala, Alfonso Zenon, Jone Goirizelaia, Aiert Larrarte, Ibon Altuna eta Jose Mari Elosua abokatuek azpimarratu dute ez dagoela frogarik auzipetuen aurka. Horregatik, eskatu dute frogak baliogabetzeko eta auzipetuak absolbitzeko.