13/13 sumarioan lekuko diren CNIko agenteak ez dira aurkeztu epaitegian

13/13 auziko epaiketak jarraitzen du. 13/13 sumariko ikerketan parte hartu zuten CNIko agenteak ez dira lekuko gisa agertu. Horren harira, defentsako abokatuek gaurko auzi saioa bertan behera uztea eskatu dute, baita perituen deklarazioak ere. Angela Murillo epaileak aldiz, atzera bota du eskaera.