Image

13/13ko auziko defentsak absoluzioa espero du

13/13ko auziko defentsak epaiketaren irakurketa positiboa egin du, eta aitortu du absoluzioa espero duela. Izan ere, abokatuek, behin baino gehiagotan, salatu dute auziaren iturburua legez kanpokoa zela, eta gaur egindako agerraldian irregulartasunak mahaigaineratu dituzte. Hala, defentsak gogoratu du epaiketa egiteke zegonean eta epaiketaren zehar CNIren inplikazioaz ohartarazi zuela, eta epaiketa bukatuta, berretsi du CNIk parte hartu zuela entzuketetan, sarekadan, erregistrotan eta baita auziari burutzeko tesian ere.

Aiert Larrarte abokatuak eta Arantza Zulueta auzipetuak hartu dute hitza gaur egindako agerraldian, eta auziaren irregulartasunak salatu dituzte, eta horrez gain, euskal herritarren konpromisoa galdegin dute, epaiketak ekar litzakeen ondorioak atzera pauso bat izan ez daitezen.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image