Skip to main content

300 tontor baino gehiago argiztatuta, erabakitzeko eskubidearen alde

Politika

Pirinioak gurutzatu duen argi-lerro erraldoi bat osatu dute milaka eta milaka katalan eta euskal herritarrek larunbatean. Euskal Herriko eta Kataluniako entitate sozialek elkarlanean antolatutako lehen mobilizazio herritarra izan da Pirinioetako Bidea. Gure Esku, ANC Assemblea Nacional Catalana, Omnium Cultural, Artistes per la República eta FEEC Federació d'Entitats Excursionistes de Catalunyak sustatu dute ekimena.

Pirinioetako Bidearen antolatzaileek argi utzi nahi izan dute ekintza “lorpen izugarria” izan bada ere, bidea urratzen jarraitu beharko dutela partekatzen dituzten helburuak erdietsi arte: “Gure herrien borondate demokratikoa errespetatzea exijitzen dugu”.