Skip to main content

Abuztuaren 7an egingo ditu Etxeratek hondartzetako martxak

Politika

Salbuespen politikarekin amaitzeko, abuztuaren 7an hondartzetako martxak antolatu ditu Etxeratek. Hamabost giza kate egingo dituzte Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko kostaldean. 'Salbuespen politikari stop. Etxean eta bizirik nahi ditugu' izango da aurtengo leloa.

Bakioko mobilizazioa 12:30ean abiatuko da, eta 13:00etan Mundakakoa eta Eakoa. Gainerako giza kate guztiak 12:00etan hasiko dira.