
Aimarren familiak eta lagunek justizia eskatu dute
Adingabearen familiak eta lagunek mobilizatzera deitu dute udaltzainen “inpunitatearen” kontra. Justizia nahi dugu. Inpunitaterik ez! lelopean senideek asteazken honetan Gasteizen mobilizazioa egin dute. Ehunka lagun bildu ziren Andre Mari Zuriaren plaza Aimarrentzat justizia eskatzeko.