Skip to main content

Aisialdian gerta litezkeen sexu erasoetarako protokoloa bultzatu nahi du Nafarroako Gobernuak

Politika

Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NABI) helburua Nafarroa osorako protokolo instituzional eta bateratu bat gauzatzea da. Gaueko aisialdian ematen diren sexu erasoak prebenitzeko. Bereziki dantzalekuetan, kontzertuetan, pubetan edo diskoteketan, sexu-erasoak gertatzen diren kasuetarako. Lan taldea sortzeko bildu dira Gobernua, Ordezkaritza, NUKF, poliziak, ostalaritzako eta jai aretoetako ordezkariak eta NICDO enpresa publikoa.