Skip to main content

Aldarrikapena eta ospakizuna bateratuz, egun osoko egitaraua antolatu du Sarek urriaren 8rako

Politika

'Etxera bidea gertu!' lelopean egun osoko egitaraua antolatu du Sarek urriaren 8rako. Aldarrikapena eta festa uztartuz, bi mezu helarazi nahi dituztela adierazi dute: batetik, euskal presoak gero eta gertuago daudela, eta bestetik, oraindik «albuespenarekin guztiz amaitzeko bidea egiteke dagoela. Horretarako, urrunketaren aurka urte luzeetan aritu diren herritarrak batu nahi dituzte.

Urriaren 8an emango dio amaiera Sarek Izan Bidea dinamikaren baitan 3.127.326km egiteko ezarritako erronkari.11:00etan azken kilometroak egingo dituzte Donostia inguruko herrietako kideekin, Bulebarretik Pio XII.a etorbidera. 12:00etan Pio XIIra iristean gainontzeko herritarrekin batu eta manifestazio musikatuari hasiera emango diote, Ilunbera bitarte. Ilunben txosna gune bat, bazkaltzeko tokia, haurrentzako gunea eta hainbat kontzertu izango dira. Kontzertua Ilunbeko zezen-plazan izango dira.

Maddalen Lujanbiok, Amets Arzalluzek eta Eñaut Elorrietak emango diote hasiera, eta horien ondoren Belako, Rotten XIII, Esne Beltza, Su Ta Gar, Zea Mays, Liher, Sua, Doctor Deseo, Josu eta Gari (Hertzainak), Dupla, Andoni Oilokiegi eta Trikidantz ariko dira.

Sarrerak eskuragarri daudela gogorarazi dute, eta joateko eta itzultzeko autobusak jarriko dituztela Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zenbait herritan.