Skip to main content

Alvaro Arri baldintzapeko askatasunean geratu da, 27 urteko espetxealdiaren ostean

Politika

Alvaro Arri Pascual getxotarrak baldintzapeko askatasuna lortu du 27 urteko espetxealdiaren ostean, Etxerat-ek sare sozialetan jakitera eman duenez. Joan zen apirilean Burgosko espetxetik Basauriko espetxera hurbildu zuten eta hirugarren gradua eman zioten.