Skip to main content

Ane Alava, Ernai: 'Ridikulua suertatzen ari da epaiketa bera, atestatua gezurrez beterik dago'

Politika

Iazko maiatzaren 7an, pandemiaren testuinguruan gazteen prekarietate egoera salatzeko eginiko Bilboko manifestazioan atxilotu zituzten zazpi gazteen aurkako epaiketa hasiko da hurrengo asteazkenean. 20.000 eurotik gorako isunak eta urtebete eta urte eta erdi arteko kartzela-zigorrak eskatzen dizkiete auzipetuei. Ane Alava Ernaiko bozeramaleak salatu du atestatua "gezurrez beterik" dagoela, "gaindimentsionatuta guztiz", eta dio poliziarena izan zela bortizkeria, 60 gazte baino gehiago zauritu zituztela gogoraraziz. "Gure bizitzen alde borrokatu dugu soilik" eta borrokatzea zilegi dela gaineratu du.