Skip to main content

Aniztasuna eta lankidetza hartuko ditu oinarri Euroeskualdearen 2021-2027 Plan Estrategikoak

Politika

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak 2021-2027 Plan Estrategikoa onartu du, hurrengo zazpi urteetarako bide-orri berria. Plan Estrategikoak "euroeskualdeko hiritartasuna" sustatzea izango du ardatz nagusien artean. Plan berriak hiru lurraldeen konpromisoa indartzea du helburu; hau da, aurrerantzean, lankidetzatik abiatuta, erronkei aurre egiten jarraitzea. Plan Estrategiko berria bat dator EBren lehentasunekin: trantsizio ekologikoa, digitala eta soziala.