Skip to main content

Anna Gabriel Gorenean aurkeztu da, eta aske utzi dute

Politika

Auzitegi Gorenak indargabetu du CUPeko diputatu ohia atxilotzeko agindua, Suitzara erbesteratu eta lau urtera.

Sedizioa, matxinada eta diru publikoaren erabilera bidegabea egotzi zizkioten hasieran Gabrieli, Kataluniako prozesu subiranistarekin lotuta. 2018ko martxoan auzipetu zuten, Kataluniako aldebakarreko independentzia-adierazpenean (DUI) parte hartzeagatik.

Gabriel aske geratu da desobedientziagatik bakarrik auzipetu dutelako; espetxe-zigorrik ez dakarren delitua. Behin-behinean aske gelditu ostean, udazkenean deklaratu beharko du.

Gabrielek Suitzan jarraituko du, momentuz. CUPeko bozeramaile ohia UNIA Suitzako sindikatuko idazkari nagusia da egun.