Skip to main content

Aske utziko dute Kuriako istiluengatik espetxeratu zuten pertsona, 6.000 euroko fidantza ordainduta

Politika

Ahotsa.info-k jakinarazi duenez, 6.000 euroko bermea ezarri dio epaileak Kuria kalean autoritatearen agenteen aurkako atentatua eta desordena publikoak eragitea egotzita espetxeratutako pertsonari. Istiluen harira atxilotutako zortzietatik preso zegoen bakarra zen. Gainera, pasaportea entregatu beharko du eta debekatu egingo zaio Espainiako Estatutik irtetea. Hilean behin epaitegira joan beharko du.

Maria Paz Benito epaileak uste du aldez aurretik udaltzainak kolpe bat eman izanak "ez dituela inolaz ere desitxuratzen" akusatuari egotzitako gertaerak. Ukabilkada bat eman zuen udaltzainari, bestalde, lesio delitu bat egitea leporatu dio.