Astebete barru hartuko du Jaurlaritzak espetxe eskumenaren ardura bere gain

Astebete geratzen da Euskal Autonomia Erkidegoak espetxe eskumenaren ardura bere gain har dezan. Eskualdatzea datorren urriaren 1etik aurrera gauzatuko da.

Hala ere, Justizia, Berdintasun eta Gizarte politiketako Sailak oraindik ez du sindikatuekin akordiorik lortu ia 700 langileen lan-baldintzak zehazteko, funtzionarioen eta lan-kontratuko langileen artean, Jaurlaritzaren mende geratuko baitira.

Bien bitartean, atzo Eusko Legebiltzarrak gehiengo oso zabalarekin bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren transferentziaren eskualdatzea eskatu zien Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari.