Image

Autopista blokeatu zuten ‘bakegileei’ zigorrik ez ezartzea erabaki du Baionako Auzitegiak

Otsail hasieran epaitu zituzten, uztailaren 23an autobidea blokeatzeagatik. Baiona eta Hendaia artean autobidera oinez sartzea, autobidera objektuak sartzea, zirkulazioa oztopatzea eta manifestazio debekatu batean parte hartzea egotzi zieten.

Prokuradoreak 950 euroko isuna galdegin zuen hamaika auzipetuentzat. Defentsak berriz, errugabetzea eskatu zuen. Hamar eguneko epea du orain fiskaltzak erabakiaren kontrako helegitea eman nahi badu.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image