Image

Auzitegi Nazionalak Espainiatik ateratzeko debekua ezarri dio Mikel Albisuri

Espainiako Auzitegi Nazionalak uko egin dio Mikel Albisu eta Ramon Sagarzazu behin-behinean espetxeratzeari. Epailearen aurrean deklaratu dute biek, ETAk 2002an Santa Polan egindako atentatu batekin lotuta. Esan dute ez dagoela aukerarik frogak ezabatzeko edo delitua berriz egiteko, 20 urte baino gehiago igaro direla ikertzen ari diren egitateak egin zirenetik, eta, beraz, "ez dagoela berehalakotasunik delitu-komisioaren eta instrukzio honen artean". Hala ere, Auzitegi Nazionalak Espainiatik ateratzeko debekua ezarri dio Mikel Albisuri. Gainera, hilean behin epaitegietan aurkeztu beharko da. Sagarzazuren kasuan, ordea, ebatzi du hark estatutik ihes egiteko arriskurik ere ez dagoela.

Auzitegia Jon Olarra, Ainhoa Mujika, Iñaki Esparza eta Marixol Iparragirre ere ikertzen ari da.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image