Skip to main content

Baionan atxilotutako militantearen aldeko elkarretaratzea egin dute

Politika

Frantziako Polizia antiterroristak gazte militante bat atxilotu du astelehenean Baionan. Haren gurasoen etxea miatu, eta Tolosara eraman dute gaztea. Ostia sareak gertakaria salatzeko elkarretaratzeko deia zabaldu du sare sozialetan. Arratsaldeko 18:30ean elkartu dira, Baionako Herriko Etxearen aurrean, 'Errepresiorik ez, atxilotuak askatu!' lelopean.

Frantziar Estatu mailan beste atxiloketa batzuk egin dituzte, beste iturri baten arabera.