
Biktimen familiek, sindikatuek eta alderdiek 1976an eraildako 5 langileak omendu dituzte
Aurten, martxoaren 3an Gasteizko sarraskiaren 47. urteurrena da. Ostiral goizean, monolitora hainbat pertsona hurbildu dira 1976an erail zituzten 5 langileei omenaldia egiteko. Lore eskaintza egin dute biktimen familiek eta senideek, hainbat gasteiztarrek, sindikatuek eta alderdiek.