Skip to main content

'Bizitzeko modu bat', Gazte Topagunerako atzera kontaketa

Politika

Ernaik 10 urte bete berri ditu, eta urtemugaren harira, antolakundeak topagune berezia prestatu du apirilerako. Hilaren 6tik 9ra bitartean, berrogei musika talde baino gehiago arituko dira, besteak beste, Merina Gris, Olaia Inziarte, Sua, Los Chikos del Maiz, Liher, Lukiek, Zetak, Süne, Dupla, Ezpalak eta Su Ta Gar.

Kontzertuez gain, 40 hitzaldi baino gehiago antolatu ditu antolakundeak. “Hausnarketarako eta konspiraziorako” espazioa izatea dute helburu.