Skip to main content

Burdinbidea okupatu zuten bederatzi herritar epaituko dituzte ostegunean

Politika

Uztailaren 23an Akizen trenbidea blokeatu zuten bederatzi herritar epaituko dituzte, ostegunean, Akizeko auzitegian. Ipar Euskal Herriko errepide sarea blokeatu zuten, Jakes Esnal eta Ion Parot euskal presoak baldintzapean aske utz zitzatela eskatzeko, eta Frantziako Gobernua gatazkaren konponbide prozesuan urratsak egitera bultzatzeko.

Zuzenbidearen ikuspuntutik bederatzi ekintzaileen aurka eginiko akusazioak deuseztatuko dituztela auzian azaldu dute, auzipetu guztien berehalako errugabetasuna aldarrikatuz.

Bakegileek bost urtetik gorako kartzela zigorra eta isunak arriskatzen dituzte. Trenbidera baimenik gabe sartzea, trenen zirkulazioa oztopatzea, eta taldean egindako lapurreta leporatzen dizkiete. Ostegunekoez gain, beste 11 epaituko dituzte otsailaren 2an, autobidea blokeatzeagatik.