Skip to main content

Burujabetzarako bidean herri gogoa berpituz, 300 bat gailur argiztatuko dituzte 'Pirinioetako Bidea' ekimenarekin

Politika

Euskal Herriko eta Kataluniako herri mugimenduek elkarrekin, 'Pirinioetako Bidea' ekimena antolatu dute uztailaren 2rako. Pirinioetako 300 tontorretik gora argiztatuko dituzte, “herri gogoa aktibatzea eta burujabetzarako prozesu bat abiatzea” helburu. Farol bereziak eta linternak baliatuz, argi-lerro bat osatzea da asmoa, Higer lurmuturretik Creuseraino, Atlantikotik Mediterraneoraino, Euskal Herria eta Katalunia batuz, autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko.

'Pirinioetako Bidea' ekimena Euskal Herriko eta Kataluniako entitate sozialek elkarlanean antolatutako lehen mobilizazio herritarra da.