Skip to main content

De Miguelek eta Telleriak indultu partziala eskatu dute espetxeratzea saihesteko

Politika

Arabako Probintzia Auzitegiak epaia irmotzat jotzen duen autoa kaleratu zuen; beraz, zigortuek 10 eguneko epea zuten espetxera sartzeko. Hala ere, De Miguel eta Telleria EAJ-ko burukide ohiek indultu partziala eskatu dute. Gainera, Telleriaren abokatuak eskatu du zigorra bertan behera uztea gaixotasunagatik.