
Delinkuentziak %20 egin du gora EAEn 2022an
Eusko Jaurlaritzak “Delinkuentziaren Memoria Euskadin 2022” txostena aurkeztu du. Memoriak jasotzen dituen datuen arabera, EAEn delinkuentziak gora egin du, batez ere, ziberdelitu kasuek. Hala ere, 2022an aurrez aurreko delitu gehiago izan ziren teknologia berriak erabiliz baino. Lurraldeei dagokienez, Arabak delinkuentzia tasa handiena erregistratu zuen.