Skip to main content

EH Bildu: “Bizkaiaren bultzada ekonomikoaren ardatza industria aurreratuak izan behar du"

Politika

EH Bilduk legegintzaldiko balorazioa egin du, horretarako prentsaurrekoa egin du non Iker Casanova Bizkaiko Ahaldun Nagusia izateko hautagaiak eta Bea Ilardiak Bizkaiko Batzar Nagusietako bozeramaileak hitza hartu dute. Azken urteotan bizitako krisiei aurre egiteko egiturazko aldaketak beharrezkotzat direla deritzo koalizioak, baina Foru Gobernuaren politikean ez dela aldaketarik egon ohartarazi du. Azken batean, Bizkaiak bultzada berri bat behar duela, bere lidergo ekonomikoa eta abangoardiako politika sozialak gauzatzeko gaitasuna berreskuratu behar dituela azpimarratu du EH Bilduk.