
Mozal legeak bere horretan jarraituko du indarrean
Erreformaren kontrako hemeretzi boto atera dira, beraz Mozal legeak bere horretan jarraituko du indarrean. EH Bildu, ERC eta Juntsek ezezkoa bozkatu dute. Azaldu dutenez, desobedientziagatik eta autoritateari errespetu falta erakusteagatik isunak jasotzen ditu, gomazko balen edota piloten erabilera baimentzen du eta "berehalako itzulerak" aurreikusten ditu erreformak.