Skip to main content

ELA-Ertzaintzak salatu du Segurtasun Sailaren jarduerak oinarrizko arauak urratzen dituela

Politika

ELAk Ertzaintzan duen sail sindikalak elkarretaratzea egin du Bilbon, bestelako polizia eredu baten alde. Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren atarian elkartu dira, eta ELA-Ertzaintzak Segurtasun Sailak azken hilabeteetan lan gatazketan eta protestetan hartutako erabakien inguruko kezka adierazi du.