Skip to main content

Erabakitzeko eskubidea arautzeko eskaera aurkeztu du Legebiltzarrean Gure Eskuk

Politika

Gure Eskuk agerraldi bat egin du Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordean, “esatetik egitera” pasatzeko unea dela azpimarratu du elkarteak eta konpromisoak eskatu die Eusko Legebiltzarreko alderdi politikoei.

2021eko abenduan, elkarteak 21.389 sinadura bildu zituen, estatus politikoa erreferendum bidez erabakitzeko eskubidearen eta eztabaida prozesu bat hastearen alde. Gure Eskuk hiru konpromiso hartzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrari: etorkizun politikoa erabakitzeko "prozesu" bat eraiki eta urratsak emateko "eztabaida irekitzea"; herritarren hitza entzungo duen eztabaida "gardena eta irekia" izatea; eta herritarren parte hartzean oinarritutako prozesua izatea eta horretarako tresnak aurreikustea.

EAJko parlamentariak adierazi du jeltzaleek aztertuko dituztela elkartearen eskaerak. EH Bilduko Maddalen Iriartek, eskakizunak aintzat hartzeko eskatu die gainerako legebiltzarkideei ere.