Skip to main content

Ernaik hamarkada bat bete du "bizi eredu bizigarrien eta proiektu askatzaileen aldeko borrokan"

Politika

2013ko martxoaren 2an aurkeztu zuten Ernai Lizarran. 10 urte geroago, ospakizuna eta aldarrikapena uztartu dituzte. “Milaka gazterentzat askapen mugimenduan lehen pausoak emateko eskola izateaz gain, independentzia eta sozialismoa borroka askatzaile berriekin txirikordatzeko jaio zen Ernai” azaldu du antolakundeak.

Hamarkada bat ospatzeko, hainbat ekitaldi egin dituzte Hego Euskal Herriko unibertsitate eta hiriburuetan. Hitzaldiekin ekin diote egunari, eta hizlarien artean izan dira, besteak beste, Idurre Eskisabel, Floren Aoiz, Xabi Iraola, Ainhoa Bueno eta Andoni Olariaga. Jarraian, erakusketak, bazkariak, bertso saioak eta abar ere egin dituzte. Arratsaldean, kontzertu eskaintza zabalarekin eman diote amaiera egunari.