Skip to main content

Espainiako Auzitegi Gorenak De Miguel auzian zigortutako hiru EAJren buruzagi ohiei ezarritako zigor nagusiak berretsi ditu

Politika

Espainiako Auzitegi Goreneko Zigor arloak berretsi egin du Arabako Probintzia Auzitegiak 2019ko abenduaren 17an De Miguel auzian emandako epaia. Eroskeria, dirua zuritzea, prebarikazioa, influentzia trafikoa eta dokumentuen faltsutzea egotzi die.

Hirurak kartzelan sartu beharko dira: De Migueli hamabi urte eta lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio, Otxandianori zazpi urte eta sei hilabeteko espetxealdia, eta Telleriari, bost urteko zigorra.

Epaiak frogatutzat eman duenez, komisio horiek kobratzeko hainbat sozietate (Kataia Consulting SL, Errexal SL edota Ortzi Muga SL) sortu zituzten ustezko zerbitzu eta obra horiek fakturatzeko, eta euren ardura ezkutatzeko, izen-mailegatzaileen izenean jarri zituzten.