Skip to main content

Espainiako Gobernuko Barne eta Hezkuntza ministerioek 'terrorismoari' buruzko zazpi unitate didaktiko landu dituzte

Politika

Fernando Grande Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroak, Pilar Alegria Hezkuntza ministroak eta Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak "memoria eta terrorismoaren prebentziorako" zazpi unitate didaktiko aurkeztu dituzte. Egiari Zor elkarteko Tasio Arrizabala izan dugu gaur gurean, "urratu diren eskubide guztiak aintzat hartzen ez dituzten unitate didaktikoak eta planteamenduak bizikidetzaren kontrako eraso larriak bilakatu daitezke" azpimarratu du, "irakurketa partzial batek finean interes politiko batzuei erantzuten die, eta ez hainbeste interes didaktiko batzuei. Horixe da tamalez mahai gainean duguna" azalduz.