
Espainiako justizia oztopo bat gehiago jartzen ari da euskal presoen gizarteratze prozesuei
Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak lehen aldiz aplikatu du Auzitegi Gorenak ezarritako doktrina. Azken kasuan, Atristain eta Iziarteri dagokienez, fiskaltzaren eskaera nahikoa izan da hirugarren gradua kentzeko. Orain arte, gradu progresioa jaso bezain laster erdi-askatasuneko erregimenean atera zitezkeen. Aldaketarekin, presoek hirugarren graduan egin dezaketen epea aste pare batera mugatu daiteke.