Skip to main content

Estitxu Garai, EHUko irakaslea: “Horrelako egun sinbolikoek orubea jartzen dute herri izaten jarraitzeko”

Politika

Aberri Egun bateratua ospatzeko deia egin du Euskal Herria Batera plataformak. Estitxu Garai plataformako kidearen esanetan, “herri moduan aurrera egiteko, ezinbestekoa da erronka batzuei modu bateratuan heltzea”. Hori horrela, dio horrelako egun sinbolikoek “lotura emozionala” sortzen dutela, eta horrek “orubea” jartzen duela etorkizunean ere “herri izaten” jarraitzeko.
‘Badugu, bagara’ lelopean ospatuko dute Aberri Eguna. “Herri bat eta komunitate bat bagarelako, eta izaten jarraitu nahi dugulako”. Era berean, Garaik azpimarratu du beren asmoa dela “baldintzak” jartzen segitzea urtez urte modu bateratuan ospatu ahal izateko Aberri Eguna Euskal Herri osoan.
Hori horrela, Aberri Egunaren bezperan, apirilaren 8an, ekitaldi bat egingo dute Miramar jauregian, eta ordezkaritza zabalak hartuko du parte. Horrez gain, hurrengo egunerako, apirilaren 9rako, “keinu bat batera” egiteko deia egin die herritarrei.,