Skip to main content

#EtxeraBideaGertu, euskal presoen eskubideen alde, urtarrilaren 7an denok Bilbora!

Politika

Aurten manifestazio bakar bat izango da Bilbon. Euskal presoengan eta haien familiengan hamarkada luzeetan pairatutako eskubide urraketetako bati amaiera emateko garaia da. Kaleak euskal presoei eta haien familiei eragiten dieten urraketen ondorioz giza eskubideak errespetatzeko exijentziaz betetzera dei egin dute. 17:00etan abiatuko da manifestazioa, autonomia kaletik hasi eta udaletxera arte. Goizean, ekitaldi egingo dute Euskalduna Jauregian, hainbat alderdi politiko, sindikal eta gizarte-erakunderekin . 'Etxera bidea Gertu' lemapean, bakearen, bizikidetzaren eta konponbidearen aldeko aldarriek hartuko dute Bilbo.

Hamaika Telebistak urtarrilaren 7ko manifestazioaren jarraipen berezia egingo du.