Skip to main content

Etxeratek elkarretaratzea egin du Gasteizen, Memoria Egunean

Politika

Salbuespen politikaren ondorioz bizitza galdu duten biktimak gogoan izan ditu Etxeratek, Memoria Egunean. Gasteizen egin dute elkarretaratzea, legebiltzarraren alboko General Loma plazan.

Euskal presoen sakabanaketaren ondorioz izandako istripuetan hildako 16 senideak eta espetxean hildako 35 euskal presoak izan ditu gogoan, eta haiek ere biktima gisa aitortzeko eskatu dute. Erakundeen aldetik biktima “ahaztuak” izan direla eta ahaztura hori bakardadean jasan behar izan dutela salatu dute.

EH Bilduk ere bat egin du elkarretaratzean.