Skip to main content

Euskal alderdiek hauteskunde orokorren aurrerapenaren inguruko iritzia eman dute

Politika

Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek aurreratu egin ditu udazkenean egitekoak zituzten Gorteetarako hauteskundeak. Uztailaren 23an egingo dira. Sanchezen iragarpenak zur eta lur utzi du EAJk Kongresuan duen bozeramaile Aitor Esteban, hauteskundeen aurrerapena "justifikaezintzat" jo baitu.

Arnaldo Otegik EH Bilduko koordinatzaile nagusiak argitu du EH Bilduk "eskuinari ateak itxiko" dizkiola leku guztietan. Geroa Bairen Nafarroako Gobernuko hautagai Uxue Barkos beldur da Sanchezen iragarpenak ez ote duen Foru Gobernuaren osaketarako negoziazioetan eraginik izango.