Skip to main content

Euskal presoen eta senideen saminaren memoria aldarrikatu dute Iruñean, Xabier Reyren omenezko ekitaldian

Politika

Xabier Rey 2018an hil zen, Puerto III espetxean, etxetik mila kilometrora. Bost urte betetzear dira, baina haren oroimenak bizirik dirau Iruñeko Donibane auzoan. Espainiako eta Frantziako gobernuek espetxeetan aplikatzen dituzten salbuespen-politikak giza eskubideen urraketa direla salatu dute ekitaldian. Azken lau hamarkadetan 36 euskal preso eta 16 senide hil dira salbuespen politika horren ondorioz.