Skip to main content

Eusko Jaurlaritzak De Miguel auziarekin lotutako beste langile bat kargugabetuko du

Politika

Iratxe Gaztelu-Urrutia Arabako Osasun Lurralde Ordezkaritzako langilearen kontratua eten du. Era berean, Alfonso Arriola bere karguan mantenduko dutela esan du Zupiriak, sententziak ez duelako kontrakorik ezarri. Arabako Teknologia Parkeko kudeatzaile ohiari kargu publikoak izateko lau urteko inhabilitazioa ezarri diote.

Pasa den astean jaso zituen Jaurlaritzak epaia irmoa egiteko hamahiru autoak.