Skip to main content

Foro Sozialak 'Estatuaren biktimak: asimetriatik berdintasunera' txostena aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan

Politika

Foro Sozial Iraunkorrak 'Estatuaren biktimak: asimetriatik berdintasunera' txostena aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan. Dokumentuan, gutxiagotasun-egoera jasaten jarraitzen duten biktimen erreklamazioak jasotzen dira. Bertan, estatuaren biktima batzuek iritzi publikoari egiten dizkioten eskaeren kronika eguneratzen da, helburu bikoitzarekin: dagozkien eskubideak bermatuak izan daitezen eta bizikidetza demokratikoari ekarpena egiteko.