Skip to main content

Foru komunitatearen egoerari buruzko eztabaida egin dute Nafarroako Parlamentuan

Politika

Nafarroako hauteskundeak ospatzeko sei hilabete besterik ez direla geratzen, Foru komunitatearen egoerari buruzko eztabaida ospatu dute Parlamentuan. Osoko bilkura berezi hau, aukera ona izan ohi da momentuko argazki politikoa ateratzeko eta gobernuaren eta alderdiek posizioak azaleratzeko.Maria Chivite lehendakariak eman dio hasiera gaur eta bihar bitartean ospatuko den saio bereziari. Gobernu honek hitza bete eta lidergoa erakutsi duela defendatu du. Oposizioak aldiz, bestelako iritzia du legegintzaldi honetan gobernu taldeak aurrera eramandako kudeaketarekin.