Frankismoko Krimenen Aurkako Plataformak salatu du Memoria Legeak "gutxi hitz egiten duela justiziaz"

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du Memoria Demokratikoaren Legea. Arau berrian Espainiako Gobernuak biktimak, emakumeak eta memoria elkarteak izango ditu ardatz. Baina lege berriak hautsak harrotu ditu, hainbat erakundeen eta egileen oniritzia ez baitu jaso. Tartean, bart arratsaldean Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformak elkarretaratzea egin du Bilbo, Memoriaren Legeak huts egin duela salatzeko.