
Gasteizko Udalak aho batez onartu du Martxoaren 3ko fundazioko patronatuan parte hartzea
Horrela, osatuta geratzen da duela 47 urte Espainiako Poliziak Gasteizen hildako bost langileren oroimenezko zentroa eraikitzeko fundazioko patronatua. 10.000 euro jarriko ditu Udalak, eta beste hamarna mila Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Elizak.