Skip to main content

Gerrari ez plataformak Errusiaren erasoa eta NATOren politika espantsionista gaitzetsi du

Politika

Ukrainako gerrak urte bete duen egunean, 'Gerrari ez' plataformaren aurkezpena egin dute. Plataformak Errusiaren erasoa eta NATOren politika espantsionista gaitzetsi du, eta Europako gobernuen militarismoaren hazkundea salatu du. 'Gerrari ez' plataformak Ukrainara armak bidaltzeari uko egin dio. Gainera, Madrilgo Gobernuari eskatu dio ahalegin guztiak egin ditzala berehalako su-etena lortzeko. Horrez gain, alde bateko zein besteko errefuxiatu eta desertoreei elkartasuna adierazi die.