Skip to main content

Gonzalezen abokatuak uste du zigor eskaera hiru eta lau urte artekoa izan daitekeela

Politika

Bartosz Rogalak, Pablo Gonzalezen auzia hasieratik hartu duen abokatu poloniarrak, elkarrizketa bat eman dio EITBri. Han berretsi du oraindik ez dutela haren kontrako auzibiderik abiarazi. Hala, gaur egun ez dago epaiketarako datarik.

Rogalaren arabera, Pablo Gonzalez “ondo” dago, haren egoera gogorra izan arren, bakarturik dagoelako eta egunero ziegatik ordubetez baino ezin delako atera.

Poloniak badu Gonzalezen atxiloaldia hiru hilabetean behin etengabe luzatzeko aukera. Esan duenez, haren auziaz arduratzen diren abokatuek badute Poloniak egiten dizkion akusazioen berri, baina ezin dute inolako informaziorik eman.