Skip to main content

Gorka Urtaran: “Epaileak esaten badu jarduna ez zela egokia izan, neurriak hartuko ditugu”

Politika

Martxoaren 6an Gasteizko bi udaltzainek patinete elektrikoan zihoan 16 urteko adingabe bati ustezko jipoia eman zioten. Familiak salaketa jarri zuen eta Adingabeen Fiskaltza ikertzen ari da gertatutakoa. Gorka Urtaranek, Gasteizko alkateak, dioenez, epaile batek jarduna ez zela egokia adierazten badu Udalak neurriak hartuko ditu.