Gregorio Vicario euskal presoaren osasun egoera salatu du Sarek Durangon

Gregorio Vicario 'Gita' preso durangarra Burgosko espetxetik Leongo ospitalera eraman dute, "bypass koronario" bat jarri eta ebakuntza egiteko. Sare Durangok adierazi duenez, joan den asteazkenean egin zioten ebakuntza, eta, momentuz, "bide onetik doa". Euskal preso politikoek jasaten duten salbuespenezko egoera amaitzeko irtenbide humanitarioa eskatu dute Durangon bertan, Andra Mari elizpean, eginiko elkarretaratzean.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image