Skip to main content

Gure Eskuk nazioarteko “puntako gonbidatuak” batuko ditu Irunen

Politika

Gure Esku-k nazioarteko konferentzia bat antolatu du apirilaren 22rako, Ficoban. Batetik plataforma herritarrak 10. urteurrena ospatuko du bertan eta, bestetik, azaroan abiatu zuen “Itsasargia” izeneko eztabaida zikloari bukaera eman eta dinamika horren ondorioak publiko egingo dituzte.

Bi solasaldi gehiago egingo dituzte Ficobara bidean: bata 10.00etan eta bestea 12.30ean. Gure Eskuk astelehen honetan jakinarazi duenez, ‘Lurralde gatazken konponbidea Europako eremuan’ izendatu dute lehena, eta ‘Herritarron aktibazioa Europako olatu subiranista berrian’ bigarrena.

Eztabaida prozesuaren ondorioak martxoaren 25ean bozkatuko dituzte bazkideek.