
Hainbat erreakzio sortu ditu De Miguel auziko azken erabakiak
Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin ditu ustelkeriagatik De Miguel auziko zigorrak. Hamabi urteko espetxe zigorra ezarri dio Alfredo de Migueli, zazpi urtekoa Koldo Otxandianori, eta bostekoa Aitor Telleriari. Eroskeria, dirua zuritzea, prebarikazioa, influentzia trafikoa eta dokumentuen faltsutzea egotzi die, besteak beste. Ordezkari politikoen artean hainbat erreakzio sortu ditu De Miguel auziko azken erabakiak.