Skip to main content

Hiru deportatu Euskal Herrira itzuli dira; bost gelditzen dira oraindik

Politika

Etxerat-ek jakitera eman duenez, Emilio Martinez de Marigorta, Felix Manzanos Martinez eta Iñaki Rodriguez Muñoa deportatu ohiak Euskal Herrira itzuli dira uda honetan zehar.
Lehen biak 33 urtez izan dira Cabo Verden, Rodriguez Muñoa, berriz, 1985ean atxilotu zuten, eta bi urte geroago Kubara deportatu zuten.
Etxerat-ek gogora ekarri duenez, 80ko hamarkadaren bukaeratik, deportazio politikoak hasi zirenetik, 70 euskal hiritar deportatuak izan dira eta haietatik 12 atzerrian hil dira. Egun, bost euskal deportatu gelditzen dira: Jose Angel Urteaga Martinez eta Josu Abrisketa Korta, Kuban; Tomas Linaza Etxebarria eta Jose Antonio Olaizola Atxukarro, Cabo Verden; eta Eugenio Barrutiabengoa Zabarte, Venezuelan.