Skip to main content

Hiru dira 48 orduko epean aske geratu diren euskal presoak

Politika

Astelehenean Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, aske geratu da Iñaki Armendariz, 25 urte kartzelan egin ostean. Halaber, elkarteak larunbatean jakinarazi zuen Zigor Blanco eta Sebas Gurtubai ere aske geratu direla.

Iñaki Armendariz jada hirugarren graduan sailkatuta zegoen Iruñeko preso hau eta gaur zigorra guztiz amaitu du. 1998ko martxoaren 27an atxilotu eta espetxeratu zuten. Blanco eta Gurtubai euskal presoek aspaldi bete zituzten zigorraren hiru laurdenak, eta baldintzapeko askatasuna eskuratzeko eskubidea zuten. Hala ere, Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorra osorik bete arte ez dituzte askatu.