Skip to main content

Inkomunikazioan oinarritutako zigor guztien baliogabetzea eskatu du Sarek

Politika

Sarek uste du Xabier Atristainen auziko epaiak ondorio bakarra behar lukeela; "defentsarako eskubiderik gabe, ezin da zigorrik egon". Beraz, inkomunikazio aldian defentsarik gabe eskuratutako frogetan oinarritutako zigor guztiak baliogabekotzat jo behar liratekeela defendatu du: "Asko dira Xabier Atristainen egoera berean Auzitegi Nazionalak epaitu eta zigortu dituen euskal presoak". "Barne-auzitegiek, Auzitegi Nazionalak eta Auzitegi Gorenak irtenbide juridiko egokia eman behar diete kasu horiei guztiei, egoera hau jasan duten pertsonak ez daitezen Giza Eskubideen Europako Auzitegira jotzera behartuta egongo", aldarrikatu du Sarek.